→Zaratamo

Zazpi langabetu gutxiago zenbatu dituzte Zaratamon azken bi hilabeteetan

121 langabetu daude Zaratamon, iaz baino 24 gehiago. Pandemia garaian, apiriletik ekainera bitartean beheranzko joera izan du langabeziak herrian.

121 langabetu daude Zaratamon, iaz baino 24 gehiago // Argazkia: Geuria

Lanbidek argitaratu dituen ekaineko datuen arabera, 121 langabetu daude Zaratamon, iaz baino 24 gehiago. Langabezia-tasa % 14,5ekoa da, iaz baino 2,6 puntu gehiago. 121 langabetuen kopurutik 65 gizonak dira (% 15,2) eta 56 emakumeak (% 13,9).

Adinari dagokionez, langabetu gehien dituzten tarteak dira 25 eta 44 urte bitartekoena eta 45 urtetik gorakoena. Hain zuzen ere, 51 langabe daude 25-44 urte bitartean (27 gizon eta 24 emakume) eta 50, 45 urtetik gorakoan (26 gizon eta 24 emakume). Azkenik, 25 urtetik beherakoen kasuan, guztira 20 langabetu daude: 12 gizon eta 8 emakume.

Iazko ekainetik % 24,74 igo da langabezia-tasa Zaratamon (24 langabe gehiago). Zehazki, 2019ko ekainean 97 ziren langabezian zeudenak (% 11,9). Bizkaian langabezia-tasa % 14,6an dago eta EAEn % 13,5ean.

Hiletik hilera

Iaztik gaur egunera bitartean egon den gorakadak Covid-19aren pandemiarekin du zerikusia. Pandemia hasi aurretik, 2020ko otsailean, 108 langabetu zeuden Zaratamon.

Hilabetetik hilabetera hau izan da langabeziaren bilakaera Zaratamon: otsailetik martxora 12 langabe gehiago erregistratu zituzten Lanbiden, martxotik apirilera 8 gehiago, apiriletik maiatzera 6 gutxiago, eta maiatzetik ekainera 1 gutxiago. Azken bi hilabeteetan behera egin du langabeziak Zaratamon.

6.793 langabe eskualdean

Lanbidek publikatu dituen datuen arabera, ekainean 6.793 langabetu zenbatu dituzte Hego Uriben. Eskualdean Basaurin daude langabetu gehien (3.178, % 16,7), Galdakaoren (1.707, % 11,7), Arrigorriagaren (777, % 12,6), Etxebarriren (677, % 11,2), Ugaoren (274, % 13,2), Zaratamoren (121, % 14,5) eta Zeberioren (59, % 10,6) aurretik.

📊 DATUAK | 6.793 langabetu daude ekainean Hego Uribe eskualdean, maiatzean baino 95 gehiago

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak