→Zaratamo

Mikel Urrutikoetxeak partida erabakigarria jokatuko du gaur Unai Lasoren aurka hurrengo fasera igarotzeko

Zaratamo Urrutikoetxea 2017 Finala Txapeldunordea

Lau t’erdiko txapelketako hurrengo atalera salto egiteko beharrezkoa zaio zaratamarrari gaur gaueko partida irabaztea, eliminaziozko partida balitz.

Urrutikoetxea, 2017ko Lau t'erdiko finalean, txapeldunorde // Utzitakoa

Lau t’erdiko txapelketako hurrengo atalera salto egiteko beharrezkoa zaio zaratamarrari gaur gaueko partida irabaztea, eliminaziozko partida balitz. Topaketa gaur bertan izango da Zallako Mimetiz frontoian, 22:00etan.

Joseba Ezkurdiaren aurkako partida galdu arren, azken asteetan Urrutikoetxearen jokoa hazi da eta bere burua baikor ikusten du zaratamarrak: “Gozatzen ari naiz, ondo sentitzen ari naiz eta hauxe da jarraitu beharreko bidea. Gaurkoa aukera berria dut: partida irabaziz gero ondo, eta galduz gero lan gehiago egin beharko dut maila berreskuratzeko”, azaldu du pilotariak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak