Gurutzalde auzo zaratamarreko sarreran berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako murala margoztu nahi du Udalak. Porlanezko mihise erraldoi horren gainean zer margotuko duten erabakitzeko, GoogleForms dokumentu anonimo eta konfidentziala zabaldu die herritarrei hainbat proposamenekin eta momentura arte 100 pertsona baino gehiagok eman dute euren bozka. Diseinua aukeratzeko azken eguna ekainaren 10ean izango da.
Proposatutako diseinuak
Udalak simulazio batzuk prestatu ditu aukera ezberdinak muralean nola geratuko litezkeen erakusteko herritarrei.
