→Zaratamo

Nagusientzako jarduerak antolatu ditu Zaratamoko Udalak astelehen eta ostegunetan

Zaratamoko Udalak gimnasia klaseak eta ibilbide osasungarriak prestatu dizkie herriko 70 urte baino gehiagoko herritar nagusiei astelehen eta ostegunetan.

Nagusiak, Basaurin // Geuria

Zaratamoko Udalak gimnasia klaseak eta ibilbide osasungarriak prestatu dizkie herriko 70 urte baino gehiagoko herritar nagusiei astelehen eta ostegunetan.

Alde batetik gimnasia saioak antolatu ditu Udalak. Saio hauek “seguruak eta errazak” izango direla iragarri dute eta sanitarioek gainbegiratutakoak izango dira, taldeak koordinatzeko begirale bategaz. Topagunera joateko garraio-zerbitzua jarriko du Udalak, behar duenarentzat. Gimnasia klaseak ostegunetan prestatuko dituzte 11:30etatik 13:00ak arte eta lehen klase eguna urriaren 7an izango da.

Olagane gimnasia parkea, Arkotxan // Geuria

Bestalde, ibilbide osasungarriak prestatu dituzte nagusientzat ere. Gimnasia klaseak ereerrazak eta seguruak direla azaldu du Udalak, osasun-gomendioak zorrotz jarraituko dituztela azalduz. Gimnasiagaz bezala, behar dutenentzat garraio-zerbitzua jarriko du Udalak. Ibilbide osasungarriak astelehenetan antolatu dituzte, 11:30etatik 13:00ak arte, urriaren 4an lehen klase eguna izanik.

Informazioa handitzeko deitu Udaleko Gizarte Ongizate Zerbitzura, 944 566 000 telefono zenbakira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak