→Zaratamo

Arkotxako Outokumpu enpresa zenaren lursailak “garai berrietara egokitzeko” asmoa azaldu du Zaratamok

Zaratamoko udalean ekainean onartu zuten Arkotxako aldean Outukumput enpresaren lursailetan eta ondoko batean udal ordenamenduaren aldaketa puntuala

AOR-1eko fatxada // Geuria

Zaratamoko Udalean ekainean onartu zuten Arkotxa aldean Outokumpu enpresa zenaren lursailetan (AOR.-1) eta ondoko batean (UER.-7) udal ordenamenduaren aldaketa puntuala: “Bere garaian enpresa inportantea izan bazen ere, une honetan hondakinak baino ez dira geratzen eta aldaketa horrekin zonalde horretan egin daitekeena ordenatzeko eta garai berrietara egokitzeko proiektua da onartu dena”, azaldu du Alberto Ugarriza Zaratamoko alkateak.

Aldaketa puntual horiek izango dituzten lur eremuak AOR.-1 arauak mugatutako hiri-lurzoru industriala eta UER-ek mugatutako bizitegitarako hiri-lurzorua izango dira, Txomin Egileor kalearen aldamenean kokatutakoak, Bi-3701 errepidearen ondoan. Industrializazio garai oparoan Hermanos Praderako lantegiak, geroxeago Outokumpu deitutakoak, egonkortasuna ekarri zuen Zaratamoko Arkotxa auzora, baina fabrikaren itxierarekin, AOR-1 eta UER 7 lursailak bertan behera utzi ziren, horrek auzora ekarri dituen ondorioekin.

AOR-1 lursaila, airetik // Google Maps

Lursailak, gertutik

AOR I-1
Hirigintza-eraikigarritasuna guztira 30.000 m²
Sestra gaineko gehieneko eraikigarritasuna 21.300 m²
Gehieneko azalera Lurzati pribatiboa. HAPBn zehaztu beharrekoa
Eraikuntzaren gehieneko okupazioa. HAPBn zehaztu beharrekoa
Solairu bateko eraikinetan, gehienez 10 m-ko altuera
12 m solairu bat baino gehiagoko eraikinetan
Antolamenduko HAPn zehaztu beharreko eraikuntzaren lerrokadura

UER 7
Sestra gaineko gehieneko hirigintza-eraikigarritasuna: 3.190 m²
Sestra azpiko gehieneko hirigintza-eraikigarritasuna: 863 m²
Gehieneko hirigintza-eraikigarritasuna guztira: 4.053 m²
Etxebizitza-kopurua: 24 unitate

Lursailen bideragarritasunaz eta etorkizunean bertan eraikitzeko aukeretaz berba egitean, Zaratamoko alkateak azaldu du “aipatutako lursaila eta sarbidea industrialak direla eta industria jarri daitekeela bertan soilik”.

AOR-1 lursaila, bertan behera utzita gaur egun // Geuria

Udal Ordenamenduaren aldaketa honek 2017ko martxoaren 30ean du jatorria. Egun hartako Osoko Bilkuran hiri-lurzoru industrialaren eremuan Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala egiteko prozedurari hasiera ematea onartu zen, AOR-1 Biriatutako Antolamenduko Eremuak eta “Rm Arkitektura” enpresak azterlanak idatzitako Herritarren Partaidetzarako Programak mugatutako eremuan. 

Arkotxarako sarreran biribilgune bat eraikitzeko asmoa agertu du Udalak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak