→Zaratamo

Elezkano IIk eta Mariezkurrena IIk Caixabank Masterseko finala jokatuko dute Olaizola II eta Zabaletaren aurka

zaratamo danel elezkano 2018 eskuz binakako txapelketa finalerdia argazkia aspepelota

Masters Caixabank binakako txapelketako final handia irailaren 19an jokatuko dute Danelek eta Jonek Olaizola eta Zabaletaren aurka Gasteizko Ogueta frontoian, 17:00etan.

Danel Elezkano 2018an // AspePelota

Peñak eta Rezustak txapelketa bikaina egin bazuten ere Vianan (Nafarroa) jokatutako finalerdian Elezkano eta Mariezkurrena 22-16 gailendu ziren, txapelketako finalera salto eginez. Dagoeneko, Peñak eta Rezustak Vianan jokatutako partidaren erritmoa ezarri zuten, markagailuan 0-4 gailenduz, baina Danel eta Jonek buelta eman zioten markagailuari 3-5, 10-5, 13-10, 14-12, 18-14, 20-16 eta 22-16 emaitzak eskuratuz. Elezkanok ondo jokatu bazuen ere Mariezkurrena gakoa izan zen Nafarroan jokatutako partidaren norabidea guztiz aldatzeko.

Masters Caixabank binakako txapelketako final handia irailaren 19an jokatuko dute Danelek eta Jonek Olaizola eta Zabaletaren aurka Gasteizko Ogueta frontoian, 17:00etan. Partida ETB1en erretransmitituko dute. Sarrerak webgune honetan eskuratu daitezke.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak