→Zaratamo

Bideoa | Herritarren ahotsek Zaratamo hartu zuten Santa Ageda bezperan

Eskolako haurrek, helduek eta nagusiek Zaratamoko kaleak hartu zituzten joan den Santa Agedako bezperan. Herriko txoko guztietan kantutan aritu ziren Santa Agedako kantu ezagunak eta ez hain ezagunak botaz. Goizean haurren txanda izan zen. Makilez lagunduta, eskolan ez ezik Elexaldeko herriko plazara joan ziren. Gaua beteranoentzat izan zen eta atez ate herria berotu eta gaua argitu zuten Ageda eguneko bezperan. Bideoko irudiak Zaratamoko Udaleko ordezkariek eta herritarrek beraiek filmatutakoak dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak