→Zaratamo

Urrutikoetxea Olaizola IIren aurka arituko da Goizuetakoaren Bilboko agurrean, domekan

Aimar Olaizolak azken partida jokatuko du Bilboko Bizkaia Frontoian igande honetan 17:00etatik aurrera. Olaizola IIaren agurraren partida honetan Albisugaz batera arituko da Zaratamoko Urrutikoetxea eta Oiartzuneko Imazen aurka.

Urrutikoetxea // Utzitakoa

Aimar Olaizolak azken partida jokatuko du Bilboko Bizkaia Frontoian igande honetan 17:00etatik aurrera. Olaizola IIaren agurraren partida honetan Albisugaz batera arituko da Goizuetakoa Zaratamoko Urrutikoetxea eta Oiartzuneko Imazen aurka. Olaizolak IIk 1.313 partida jokatu ditu guztira pilotari bezala, 26 finaletan aritu da eta 14 txapela bereganatu ditu bere ibilbide profesionalean.

Aimar Olaizola // baikopilota.eus

Hiru partida hartuko ditu Bizkaia frontoiak guztira domeka honetan 17:00etatik aurrera: 4 t’erdiko txapelketako promozio mailan final laurdenak jokatuko dute Egigurenek eta Larrazabalek. Ondoren Olaizola IIren Bilboko azken partida izango dugu eta bukatzeko 4 t’erdiko Eusko Label txapelketako final laurdenetan arituko dira Bengoetxea VI eta Elordi.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak