→Zaratamo

Urrutikoetxeak ozta-ozta irabazi du Erik Jaka 22-18, Lau t’erdiko txapelketan

Zaratamarrak 21-5eko markagailuagaz partidaren kontrola lehen 25 minutuetan zeraman arren (0-1, 2-1, 2-3, 16-3, 16-5, 21-5), akats batek itzalita zebilen Erik Jaka piztu eta Urrutikoetxeak egindako lan guztia pikutara botatzeko zorian egon zen pasa den urriaren 12an jokatutako partidan.

Urrutikoetxea, Beotibarreko partidan // BaikoPilota

Zaratamarrak 21-5eko markagailuagaz partidaren kontrola lehen 25 minutuetan zeraman arren (0-1, 2-1, 2-3, 16-3, 16-5, 21-5), akats batek itzalita zebilen Erik Jaka piztu eta Urrutikoetxeak egindako lan guztia pikutara botatzeko zorian egon zen pasa den urriaren 12an jokatutako partidan.

Baikoko jokalaria betiko seriotasunez hasi zen jokoan Tolosako Beotibarren, geldiezin, 360 pelotazalekaz harmailetan. Jakak oso goiz ikusi zuen 21-5eko markagailuaren emaitza, eta partiduaren patua ezarrita zegoela zirudien. Baina Urrutikoetxearen kalkulu akats batek jokoa guztiz aldatu zuen eta Jakak ez zuen aukera hura pasatzen utzi: pilotakada gutxiko tantu azkarrak izan ziren, erabakigarriak, 21-18ko emaitza eskuratuz. Urrutikoetxea bera ezustekoz harrapatu zuen eta 21-10 eta 21-16ko etenaldiak ezer gutxirako balio zuten. Egoera hura Peio Etxebarriak Elezkano IIren aurka egindako erremontea ekarri zien burura Beotibarrera hurbildu ziren lagun askori.

Hala ere, Lizartzako pilotariak sake-akatsa egin zuen eta 22-18ko emaitza finala iragarri zuen markagailuak 53:22 minutu iraun zuen 217 pilotakadako partida zirraragarrian. Eusko Labeleko Lau t’erdiko txapelketan puntu bat eskuratu bazuen ere, Urrutikoetxeak zapore garratza eraman zuen aldageletara, hasiera batean irabazia zirudien partidak emandako sustoa zela eta. Harmailetan Joseba Ezkurdia bera egon zen, partidaren nondik norako guztien lekuko. Urrutikoetxearen hurrengo aurkaria bera izango da Iruñeako Labrit frontoian, zapatu honetan, 17:30ean. Urrutikoetxea eta Ezkurdia atzo elkartu ziren Labriten, asteburuko materialea aukeratzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak