→Zaratamo

Zaratamoko Vulcanizados Zuloagako langileek elkarretaratzea egingo dute Bilbon

Vulcanizados Zuloagako langileek Arrigorriagan egindako greban, pasa den uztailean // Geuria

Irailaren 29an, asteazkena, elkarretaratzea deitu dute Bilboko Moyua plazan Zaratamoko Vulcanizados Zuloaga enpresako langileek, Gobernu Ordezkaritzako eraikinaren ondoan: “Hiru hilabete baino gehiago daramatzate greba mugagabean Vulcanizados Zuloagako langileak, lan hitzarmen duin baten alde”, azaldu du ELA Euskal Sindikatuak. “Elkarretaratze honetan bereziki Estatuko Kimika Hitzarmena gaitzetsi nahi dute, gaur egun horixe aplikatzen baitzaie eta berriki UGT eta CCOO sindikatuen onespenarekin berritu da. Gainera, euren greba eskubidea urratzen ari direla salatuko dute”.

Elkarretaratzea 11:00etan izango da Moyua plazan. Ordu horretan prentsarako adierazpenak egingo dituzte langileek.

 

Zaratamoko Vulcanizados Zuloagako langileek lan-baldintzak hobetuko dien hitzarmen propioa dute helburu

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak