→Zaratamo

Gizarte-zerbitzuen bulego berria jarriko du Zaratamoko Udalak Arkotxan

Zaratamoko Udalak, momentura arte Arkotxako kontsultorioan kokatuta zeuzkan gizarte-zerbitzuen bulegoak lekuz aldatuko ditu.

Arkotxako kontsultorioa, gaur egun // Geuria

Zaratamoko Udalak, momentura arte Arkotxako kontsultorioan kokatuta zeuzkan gizarte-zerbitzuen bulegoak lekuz aldatuko ditu: “Zaratamoko Udal-bulegoa izango da, Arkotxako elizatik gertu dagoen etxebizitza baten azpiko beheko solairu batean. Bertan kokatuko ditugu gizarte-zerbitzuak osatzen dituzten gizarte-laguntzailea, administrazio langilea eta hezitzaile sozio-edukatiboa“, azaldu du Alberto Ugarriza Zaratamoko alkateak.

Arkotxako kontsultorioaren eraikin zaharra // Geuria

Ugarrizaren hitzetan, lizitazioa irailean eskatu eta lanak urrian zehar martxan jartzeko asmoa azaldu du Udalak: “Lan handia egin behar da bertan: bulego batean bihurtu beharreko lonja hutsa daukagu Arkotxan”. Udalak 74.000 euroko aurrekontua dauka proiektu honetarako eta Foru Aldundiak 19.500 euroko laguntza eman duela azaldu du alkateak. “Gainontzekoa Udalak jarriko du”. Gizarte-zerbitzuak bulego berri batera lekuz aldatzean, eraikin zaharra hutsik geratuko da, etorkizunean bestelako erabilerak izateko.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak