→Zaratamo

Zaratamok abian jarri nahi ditu iazko urritik Koronabirusaren ondorioz geldituta dauden kultura eta kirol-jarduerak

Olagan parkea // Zaratamoko Udala

Iazko urriaren 28an kirol-jarduerak abiarazteko data atzeratu behar izan zuen Udalak Koronabirusak sorraraziko osasun-krisia dela eta. Gaur, 2021eko urtarrilak 14, jarduera horiek berrabiarazteko asmoa iragarri du Udalak sare sozialetan: “Jakinarazten dugu Udalaren asmoa dela laster abian jartzea 2020ko urriaren 28an atzeratutako kultura eta kirol-jarduerak, betiere Zaratamoko egoera epidemiologikoak horretarako auera ematen badu“. Udalaren arabera, azken prebentzio-neurriekin bat datoz Udalak programatutako jarduera guztiak: “Gure plangintzan sartutako kultura eta kirol-jarduera guztiak egiteko aukera dago; hau da, profeionalak ez diren dantza-taldeen entseguak ere bai. Nolanahi ere, zorrotz errespetatu behar izango dira pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusteko, maskara erabiltzeko eta kontaktu fisikorik gabeko sei pertsonako taldeak erabiltzeko prebentzio baldintzak“.

Udalak azaldu du datozen egunetan harremanetan jarriko dela jarduera hauetan aritzeko asmoa duten interesdunekin, nondik norako guztiak argitzeko.

Koronabirusa, herrian

Urtarrilaren 7tik 13ra 9 positibo kasu antzeman dituzte Zaratamon eta eragin tasa 546,41ekoa da. Euskadin 771 positibo atzeman dituzte Bizkaia kasu gehienak erregistratuz: 428 guztira, 100.000 biztanleko 14 eguneko inzidentzia tasa metatua 350,81ekoa izanik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak