→Zaratamo

Zaratamoztarrek diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte euskara ikasteagatik

Euskaltegia / Basauri AEK

Udalak diru-laguntzak eskainiko dizkie euskaltegi publikoetan edo pribatu homologatuetan euskara ikasi edo hobetu nahi duten pertsonei. Diru-laguntzaren bidez matrikularen portzentai bat ordainduko da, eskola-ordu kopuruaren asistentzia %90 izanik.

Zenbateko horri %20 gehitu ahal izango zaio HABEko 1. mailako titulua aurkezten bada; %40 HABEko 2. mailako tituluarekin; %60 HABEko 3.mailako tituluarekin.

 

Zer eta noiz aurkeztu

Eskabide orria behar bezala beteta, interesdunaren NANa, euskaltegiko ziurtagiriak eta bankuaren ordainagiriarekin batera Udal-Erregistroan aurkeztu behar izango dira irailaren 30era arte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak