→Zeberio

Akarregira irteera antolatu du Zeberioko Austarri Mendi Taldeak

Datorren azaroaren 27an, zapatua, Gipuzkoako Arno mendira irteera antolatu du Zeberioko Austarri Mendi taldeak (618mt). Hitzordua 08:00etan prestatu dute elkartekoek Zubialde plazan.

Arno // Menditxiki

Datorren azaroaren 27an, zapatua, Akarregi mendira urteera antolatu du Zeberioko Austarri Mendi taldeak (Arno mendatean) . Hitzordua 08:00etan prestatu dute elkartekoek Zubialde plazan.

Akarregi Ondarria eta Markina artean kokatutako mendia dugu. Ondarrutik hasita eta Akarregitik igaroz, Markinara arte igaroko da ibilbidea, eta ibilaldiaren ostean indabada jana egingo dute Markinako jatetxe batean. Helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte autobus zerbitzuagatik eta Markinako jatetxeko menua norberak ordaindu beharko du. Haurrentzat doako jarduera izango dugu.

Izena emateko 665 735 054 eta 656 415 597 telefonora deitu edo austarrimenditaldea@gmail.com idatzi dezakete interesdunek, baita Mendi Taldearen lokalera bertara joanez: Zeberioko Hogarrean, barikuetan 20:00etatik 21:00ak arte. Izena emateko azken eguna azaroaren 22a izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak