→Zeberio

Argazkiak | Herri-bazkaria eta tiroak egin dituzte Zeberioko Ermitabarriko San Antonioetan

Asteburu honetan Zubialde hutsik zegoen. Herriko denda eta tabernak itxita zeuden. Kaleetan ez zegoen inoren arrastorik. Haurren bat, sikeran. Zeberioztar guztiak Ermitabarriko San Antoniotan zeuden, jaiak behar bezala ospatzen

Parte-hartzaile bat, tiroetan // Geuria

Asteburu honetan Zubialde hutsik zegoen. Herriko denda eta tabernak itxita zeuden. Kaleetan ez zegoen inoren arrastorik. Haurren bat, sikeran. Zeberioztar guztiak Ermitabarriko San Antoniotan zeuden, jaiak behar bezala ospatzen. Goiza haurrena izan zen, 11:00etan puzgarriak eta tailerrak izan zituztelako eta 13:15ak aldera Joaldunak Otxandategi Dantza Taldearen txanda izan zen, giroa berotzen.

Eguerdia igarota eta tragoa eskuetan, auzotarrak Ermitabarriko frontoira joan ziren, jaietako menu mitikoa dastatzera: entsalada, marmitakoa eta arroz esnea. Menua banatu zuten ostalari ohiekin egoteko parada izan genuen, bazkaria zerbitzatzen zuten bitartean.

16:00ak aldera tiroak bota zituzten Ermitabarri eta Artea arteko tiro-zelaian. Beste giro bat. Guztiz ezberdina. Ermitabarriko ehiza elkarteak antolatuta, gizonezkoak gehienak, emakume bat salbu, bertan montatutako karpatxo batean bazkaldu eta pinba punba egin zuten bazkalostea, eguzkitan, euritan eta baita ostarteetan ere. Entzumen pixka bat galdu bagenuen ere, bestelako giro baten lekuko izan ginen, tiroen artean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak