→Zeberio

Argazkiak | Zubialde eskolako mamu txikiek Axuri Beltza dantzatu dute Zeberioko Arimen Gauan

Goizean goiz eskolara heldu direnetik sorpresa ikaragarriak izan dituzte Zeberioko Zubialde eskolako haurrek, zentzu literalean: kandelaz argiztatutako beldurrezko kalabazak, beldurrezko ipuin kontaketak, bideoak… aurten ez da haurrik egon Zubialde eskolan, mamu txikiak baizik.

Mamuak, Zubialden dantzan // Geuria

Goizean goiz eskolara heldu direnetik sorpresa ikaragarriak izan dituzte Zeberioko Zubialde eskolako haurrek, zentzu literalean: kandelaz argiztatutako beldurrezko kalabazak, beldurrezko ipuin kontaketak, bideoak… aurten ez da haurrik egon Zubialde eskolan, mamu txikiak baizik. Eskolara ekarritako mozorroak eskuz egindakoak izan dira guztiak eta horiekin egin dute dantza eskolako jolastokian, 16:00etan. Maila ezberdinetako haurrek Erre Zenituzten Sorginen eta Axuri Beltza bezalako kantakaz dantza egin dute patioan, eta eskola bukatu bezain pronto, dena batu eta Zeberioko plazara joan dira gehienak.

Festa, plazan

Eskolatik irten bezain pronto plazara joan dira umeak, bertan Txubelasu Guraso Elkartekoek Gau Beltza festa prestatu dizkietelako herriko txikienei. Bertan, eskulan beldurgarriak, gaztaina erreak eta mozorro lehiaketa izango dute herriko gaztetxoek. 20:00ak aldera Orkresta-elektrotunak ibilaldia egingo du Zubialden Hertzainak, Zarama, RIP eta Eskorbuto taldeen bertsioak jotzen, besteak beste.

“Zeberion hiru taberna ditugu, baina festak izugarriak dira bertan”, komentatzen zuen gazte talde batek eguerdi aldera herriko tabernako terrazan. “Laudion taberna ugari egongo dira, baina bertan ere azken batean betiko hiruretan bildu ohi dira gazteak. Beraz, Zeberion baino hobeto non?”. Urriaren 30ean eta azaroan zehar hainbat kontzertu, bakarrizketa, nekazal produktuen azoka eta abar luze bat izango dute zeberioztarrek.

 

 

Elektrotxaranga, kontzertuak eta eskulangintza azoka antolatu dituzte Zeberion

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak