→Zeberio

Zeberioko Udala 2022ko egutegirako argazki bila dabil

Zeberioko Udalak 2022ko egutegia osatzeko laguntza eskatu die herritarrei. Hori dela eta, Google dokumentua zabaldu du sare sozialetan II. Argazki lehiaketan aurkeztutako argazkien artean aukeraketa egiteko

Aukeraketan parte hartzen duen argazki bat // Zeberioko Udala

Zeberioko Udalak 2022ko egutegia osatzeko laguntza eskatu die herritarrei. Hori dela eta, Google dokumentua zabaldu du sare sozialetan II. Argazki lehiaketan aurkeztutako argazkien artean aukeraketa egiteko. Aukeraketa hiru modutan egin daiteke: udaletxean, aurrez aurre, webgunean edo QR kodea eskaneatuz.

II. edizioko gaia Ura eta Egurra izan da, eta horrela islatu dute parte-hartzaileek euren argazki kameretako objektiboen bidez. Argazki-aukeraketa egiteko azken eguna azaroaren 30a izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak