→Zeberio

Eukene Uriarte Intxaurragak irabazi du ‘Zeberio Ezagututen’ lehiaketako lehen edizioa

Apirilean martxan jarri zen Zeberio Ezagututen lehiaketako antolatzaileek irabazleen sariak iragarri dituzte: lehen saria Eukene Uriarte Intxaurragak irabazi du (107 puntu), bigarrena Mentxu Etxebarria Ayestak (106 puntu) eta hirugarrena Gesala Perez Junkerak (102 puntu).

Gesala auzoa // Geuria

Apirilean martxan jarri zen Zeberio Ezagututen lehiaketako antolatzaileek irabazleen sariak iragarri dituzte: lehen saria Eukene Uriarte Intxaurraga zeberioztarrak irabazi du (107 puntu), bigarrena Mentxu Etxebarria Ayestak (106 puntu) eta hirugarrena Gesala Perez Junkerak (102 puntu). Irabazleek 150, 100 eta 50 euroko balioko opari-txartelak eskuratu dituzte.

Lehen edizio honetan 42 helbide erregistratu direla azaldu du Udalak eta lehiaketako helburu nagusia gogoratu du:  “Lehiaketa honek gure herria eta bertako ondarea ezagutzea eta ezagutaraztea izan dau helburu, baita euskeran murgildu eta bertoko berbak ikastea be. Modu parte hartzailean, etxeko txikienak nagusienakaz, bertakoak etorri barriakaz, jakituria transmititzea izan da helburua, geure hizkuntzan, modu arin eta jostagarrian“.

Apiriletik urrira 100 galdera baino gehiago egin dizkie Zeberioko Udalak parte-hartzaileei, galdera sortak 15 egunero bidaliz: “Asko izan dira lehiaketa honetan parte hartzen animau diranak. Pertsona horreei guztiei gure esker ona adierazi gura deutsegu, erakutsitako ahalegin eta interesagaitik”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak