→Zeberio

Four Friends talde bilbotarrak kontzertua eskainiko du Zeberioko Ermitabarri auzoko Sanantonion

Datorren apirilaren 29an, barikua, blues, jazz eta soul kontzertua eskainiko du Four Friends boskote bilbotarrak Zeberioko Ermitabarri auzoko Sanantonion, 20:00etan

Four Friends, kontzertuan // Four Friends

Datorren apirilaren 29an, barikua, blues, jazz eta soul kontzertua eskainiko du Four Friends boskote bilbotarrak Zeberioko Ermitabarri auzoko Sanantonion, 20:00etan.

Hasiera batean Iñaki eta Fernado Iraeta anaiek, Jorge Gómezek eta Eneka Albizuk osatutako laukotea bazen, urteek aurrera egin ahala proiektua hazten joan da eta kide kopuruak aldaketak izan ditu. Four Friends proiektua 1999ko jazz eta blues panoramako banda dugu eta gaur egun Iñaki Iraetak (gitarrak), Eneka Albizuk (gitarrak), Eider Saratsagak (ahotsa eta perkusioa), Fernando Iraetak (baxua) eta Jorge Gómezek (bateria) osatzen dute.

Taldeak makina bat kontzertu eskaini ditu Bilbo Handian zehar, Bilboko ‘Izar & Star’ zikloan eta Santurtziko ‘Jazz & Blues’en, besteak beste, eta hiru disko editatu ditu momentura arte: soinu jazzies osatutako ‘Bilbop’ swing eta blues lana (Tío Pete, 2003). Soinu garbiko lan instrumental honetan bertsioak eta abesti originalak konbinatzen dituzte. ‘Dzanga’ (Gaztelupeko Hotsak, 2006) izeneko bigarren lanean Izar Herranen ahotsa da berritasun nagusia eta Miles Davisen ‘So What’ eta Marvin Gayeren ‘What’s going on’ bezalako klasikoak ditu “musikaren itxaso barrenean murgiltzen den lanak”, besteak beste. Hirugarren diskoak ‘Haruntzago’ izena du (Hotsak, 2009).

Sanantonion jazza, bluesa, soula eta funka entzuteko aukera izango dute bertara hurbilduko direnek, retro formatuko soinu garbian eta euskaraz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak