→Zeberio

Jürgen Lange historialariak ‘Juan Ulezuri’ lehen eleberria argitaratu du

Duela 30 urte Zeberion bizi den Jürgen Lange historiagile eta filologoak (Lüdenscheid, Alemania, 1961) Juan Ulezuri izeneko eleberria argitaratu du. Istorioak duela XVIII. mendeko gose krisia pairatzen ari duen Euskal Herriko herritxo batera garamatza.

Jürgen Lange // Utzitakoa

Duela 30 urte Zeberion bizi den Jürgen Lange historiagile eta filologoak (Lüdenscheid, Alemania, 1961) Juan Ulezuri izeneko eleberria argitaratu du. Istorioak duela XVIII. mendeko gose krisia pairatzen ari duen Euskal Herriko herritxo batera garamatza. 1700 eta 1714. urteen artean egon ziren uzten porroten ostean Maria izeneko neskatila baten gorpua topatuko dute basoan, eta horrek, idazten dakien Juan Ulezuri baserritarrak gidatutako istorioaren bidez herriak bizi duen egoera aldatuko du.

Juan Ulezuri eleberriaren azala // Jürgen Lange

Urtetako lanaren fruitua

1995ean ‘Ekonomia Natural Tradizionala’ izeneko doktoretza-tesia aurkeztu zuen Langek, eta horretarako bost urte eman zituen autoreak Zeberioko Udal Artxibo Historikoan. Bertatik eskuratutako informazioarekin liburua idatzi eta 1.000 ale banatu zituen. 2017an ‘Préstamos en Zeberio’ kaleratu zuen, hizkuntza unibertsalagoko liburua. Bertan ere XVIII. mendeko euskal herrixka baten bizimoduaren deskribapen zientifikoa egiten du Langek. Bigarren lan honetan, Langek garrantzi handia emango dio emakumearen errolari garai hartan, “liburu feminista izan ez arren”.

Juan Ulezuri Jürgen Langeren lehen eleberria dugu eta berau webgune honetan eskuratu daiteke, 14,99 eurotan.

Jürgen Lange: “Ez nintzateke Alemaniara itzuliko, nire herria Euskal Herria da”

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak