→Zeberio

Pelota Eguna antolatu du Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak hilaren 17an

Urriaren 17an Pelota Eguna prestatu du Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak Zubialdeko frontoian. Pelota eskolako gazteen lau partida eta lehen mailako nesken partida bi jokatuko dituzte frontoian eta ekitaldiak doakoak izango dira.

Iñigo Urkiaga eta Beñat Garcia, klubeko kideak // Geuria

Urriaren 17an Pelota Eguna prestatu du Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak Zubialdeko frontoian. Pelota eskolako gazteen lau partida eta lehen mailako nesken partida bi jokatuko dituzte frontoian eta ekitaldiak doakoak izango dira.

10:30etatik 12:00ak arte pelota eskolako pre benjaminetatik kadete maila arteko gazteek lau partida jokatuko dituzte eta 12:00etatik aurrera lehen mailako nesken partida bi jokatuko dira udaletxe alboko frontoian (kartelean 10:00etan jartzen badu ere 10:30ean izango da): Laia Salsamendi (Huarte, Nafarroa) eta Ane Mendiburu (Huarte, Nafarroa) Ainhoa Ruiz de Infante (Otxandio) eta Olatz Ruiz de Larramendiren aurka lehiatuko dira (Beasain). Bigarren partidan Leire Garaik (Gasteiz) eta Enara Gamindek (Laukiz) Amaia Aldai (Dima) eta Nora Mendizabalen aurka jokatuko dute.

Osasun neurriak jarraituko dituztela azaldu du Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubako Iñigo Urkiagak: “Musukoak janztea derrigorrezkoa izango da. Edukierari dagokionez, frontoiko aulki guztiak erabiltzeko aukera izango dugu, Eusko Jaurlaritzako osasun neurri berriei jarraituz”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak