→Zeberio

‘The Dawn Wall’ mendi-dokumentala proiektatuko dute Zeberion

Azaroaren 22an Red Bull Media Housek ekoiztutako eta Tommy Caldwell eta Kevin Jorgesonen The Dawn Wall zinta proiektatuko dute Zeberioko eskola zaharrean, 19:30ean. Jarduera Austarri Mendi Taldeak antolatu du Zeberioko Udalaren laguntzagaz. Caldwellek eta Jorgesonek Kaliforniako Yosemite parke nazionaleko The Dawn Wall izeneko 1.000 metroko hormari heldu zioten, eta horren inguruko dokumentala grabatu zuen Red Bullek. Zintaren trailerra lerro hauen gainean ikus daiteke, bertsio originalean.

Tommy Caldwell // Red Bull

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak