→Zeberio

Goizeko ibilaldia antolatu du Trasmosomosera Zeberioko Austarri Mendi taldeak

Urtarrilaren 16an goizeko irteera prestatu du Zeberioko Austarri Mendi taldeak Trasmosomosera (Enkarterriak). Mendi ibilaldia Zallatik hasiko dute elkartekoek (410mt), Rioya (678mt), Somokurtzio (686mt), Trasmosomos (696mt) eta Arbalitzatik igaroz (683mt), Balmasedara heldu arte (146mt). Guztira 11,5kmko ibilaldia izango da. Hitzordua Zubialde plazan jarri dute, 08:00etan.

Trasmosomos // Wikiloc

Trasmosomos mendilerroa

Euskal Herriko mendebaldeko mugan bat egiten dute Bizkaiak eta Burgosko Mena haranak Trasmosomos edo Santxosolo izeneko mendilerroan. Mendilerro horri izena ematen dion gailurra da 696 metro dituen Trasmosomos tontor hau. Espaldaseca eta Pico de la Bandera izenez ere ezagutzen da eta, beharbada, horiexek izango ditu jatorrizko izenak, Trasmosomos mendilerro osoari baitagokio. Muga geografiko eta historiko honetan ibilbide interesgarria egin daiteke mendilerro txiki honetan barrena: Rioya, Celadilla, Somokurtzio edo Peñacana, Espaldaseca

Irteeran parte hartu nahi dutenek izena emateko azken eguna urtarrilaren 13a izango dute austarrimenditaldea@gmail.com helbidera idatziz edo hurrengo telefono zenbakietara deituz: 665 735 054 eta 656 415 597. Bazkideen kasuan nagusiek 8 euro ordaindu beharko dute eta umeek 4. Bazkideak ez direnek 10 euro nagusien kasuan eta 5 euro haurrek. Irteeraren prezioak autobus zerbitzua hartuko du barne.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak