→Zeberio

87 urteko gizon bat hilda topatu dute Zeberion, autoarekin amildegi batetik erorita

Zeberio // Geuria

87 urteko gizon bat hilda topatu du gaur, igandez, Ertzaintzak Zeberion. Gidatzen ari zen ibilgailua baso-pista bateko amildegi batetik erori ostean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren datuen arabera, arratsaldeko ordu bi eta erdiak inguruan biktimaren senide batek desagerpenaren berri eman du eta bere ibilgailuan nora joan ohi zen adierazi du.

Jarraian, Ertzaintzak, Zeberio eta inguruko udalerrietako Udalek bilaketa dispositibo bat ezarri dute. Bilaketa lanetan hasi eta ordubetera, desagertuaren ibilgailua amildegi batean aurkitu dute, eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko mendi-taldeko kideak helikopteroz bertaratu dira.

Istripua izan duen ibilgailuaren barruan gizona hilda topatu dute. Gorpua bertatik atera egin dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak