→Zeberio

Agortu dira Maria Riverok Ugaoko Udazken Musikatuan eskainiko duen kontzertuaren sarrerak

Maria Rivero, Zeberion // Geuria

Zeberiotarrak eta bere tribuak azaroaren 28an 19:00etan Ugaoko Udazken Musikatua zikloan eskainiko duen sarrerak agortu dira dagoeneko.

Jane Jauregiko goiko solairuak musikari esanguratsuen kontzertu bereziak eskaintzen ari da pasa den urriaren 17tik. Zikloa Hertzainakeko Garik inauguratu zuen bikote formatuan urriaren 17an, sarrerak agortuz ere, eta azaroaren 14an Mice & Joseba B Lenoir izan genituen oholtzan. Hurrengo txanda Maria Rivero eta bere tribuarena izango da eta bertan pasa den konfinamenduan kaleratu zuen Parentesiak lana aurkeztuko du lehen aldiz talde formatuan, Jagoba Ormaetxeak Bilboko Taom estudioetan ekoiztutako eta kolaborazio berezietako folk generoko zortzi pistako lana.

Maria Riverok disko berria aurkeztuko du Ugaoko Udazken Musikatuan

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak