→Zeberio

‘Ama-Alu-Lur, Sorgin Baten Ametsak’ antzezlana antolatuko dute Zeberion, martxoaren 5ean

Zeberioko Udaleko Berdintasun Sailak Intujai Teatroko Ama-Alu-Lur: Sorgin Baten Ametsak antzezlana antolatuko du aurtengo Emakumearen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, Zeberioko frontoian, 19:30ean.

Ama-Alu-Lur, Sorgin Baten Ametsak // Intujai Teatroa

Zeberioko Udaleko Berdintasun Sailak Intujai Teatroko Ama-Alu-Lur: Sorgin Baten Ametsak antzezlana antolatuko du aurtengo Emakumearen Nazioarteko Egunari begira, martxoaren 5ean, Zeberioko frontoian, 19:30ean.

Itziar Saenz eta Bea Larrañaga // Intujai Teatroa

Aurkikuntza itzela

May Gorostiagak zuzendutako antzezlan honetan, Bea Larrañagak eta Itziar Saenz de Ojerrek bizitza emango diete Espe eta Leori, haitzulo batean paleolito garaiko alu erraldoi bat aurkituko duten espeleologo biri. Azken 15.000 urte hauetan garapenik izan al dugu? Garai hartan zergatik margotzen genituen aluak gure helmenetik urrun zeuden kobazulo ezkutuenetan? Hain garrantzitsua al zen? Milaka urte geroago, zergatik kostatzen zaigu hain arrotz geure alua emakume gehienoi? Zer gertatu da 15.000 urte hauetan kobazuloetan silex bidez aluak margotzetik paretetan klariona edo errotulagailuz zakilak margotzera pasatzeko? Antzezlanak galdera horiei eta gehiagori tonu umoretsuan erantzungo die Zeberioko frontoian 2019an Poltsiko Sorkuntza lehiaketa irabazi zuen lanaren bidez.

Antzezlana euskara hutsean izango da eta berau ikusi ahal izateko izena eman beharko da familia-bizikidetza taldeka. Edukiera mugatua izango denez, saioa hasi baino 15 minutu lehenago antzezlanaren karteleko QR kodea irakurri beharko da telefono mobilaren bidez. Izena emateko 94 648 10 79 telefono zenbakira deitu ahal izango da ere. Saioan ezin izango da erre, maskarak janztea derrigorrezkoa izango da eta baita gutxienezko segurtasun tartea uztea ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak