→Zeberio

Zeberioko 2021eko egutegirako argazki-lehiaketaren azken eguna urriaren 31n izango da

etxebarri argazki lehiaketa 2018 argazkia Lonely Planet Unsplash
Etxebarriko argazki lehiaketa 2018an / Lonely Planet Unsplash

Zeberioko argazki-lehiaketa irudi gehiagoren zain dago, epemuga urriaren 31n izanik. Lehiaketa konfinamendu garaian abiatu zen: “Udalak konfinamendu egoera ahalik eta atseginena izan daiten lagundu nahi dau eta parte hartzeko guneak sortzen laguntzen jarraitzea ere. Horretarako lehiaketa hau antolatu dugu”, adierazi zuen Udalak duela hilabete batzuk.

Parte hartzeko bidali argazkiak udala.zeberio@bizkaia.org helbide elektronikora. Udalak jakinarazi du argazkiak derrigorrez formatu horizontalean bidali behar direla, modu panoramikoa erabili barik. Halaber, Udalak desegokiak edo mingarriak izan daitezken irudiak baztertuko dituela azpimarratu du.

Argazki guztiak urte amaieran argitaratuko dira eta publikoak erabakiko du horietako zeintzuk osatuko duten 2021eko egutegia.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak