→Zeberio

Argazkiak | Santa Agedako kantuek Zeberioko auzoak hartu dituzte

Atzokoa egun berezia izan zen Zubialde eskolako ikasleentzat. Santa Agedako bezpera Zeberioko auzoetan barrena eman zuten kantuka, Saldarian, Zubialde, Egia, Sautuolabarri eta Ermitabarriko etxe eta baserrietako auzotarren goiza alaituz.

Haurrak, Gesalatik bueltan // Geuria

Atzokoa egun berezia izan zen Zubialde eskolako ikasleentzat. Santa Agedako bezpera Zeberioko auzoetan barrena eman zuten kantuka, Saldarian, Zubialde, Egia, Sautuolabarri eta Ermitabarriko etxe eta baserrietako auzotarren goiza alaituz.

GEURIAk bigarren zikloko hirugarren eta laugarren mailako ikasleekin eman zuen goiza. Eskolako autobusa Ermitabarriko Elizondo auzoan gelditu zen 09:45ak aldera, eta jaitsi bezain pronto kantuka hasi ziren neska-mutilak, Paduako San Antonio baseliza parean. Hortik Olabarrietako Santo Tomas eleizara igo ziren, etxez-etxe. Bertatik Gesalara egin zuten ibilbidea, mendiko pistatik barrena pausuz pausu, kontakizun eta barreen artean.

Bisita berezia Eusebio Aldekoan

Gesalako azken baserrian kantatu ostean Eusebio Aldekoa nagusien egoitzara jo zuten, Telleri iturrian ohorezko geldialdia egin ostean: “Bertako urak arrautz usaina badu ere, oso onuragarria da”, esan zuten haurrek barrezka sodioan aberatsa den urarekin jolas egiten zutela. Egoitzara heltzean, nagusi guztiak kalera irten ziren, umeen doinuak entzutera: “Momentu oso hunkigarria izan da nagusientzat, baita guretzat ere”, adierazi du Aiala Landajo Aldanondo Zubialdeko eskolako irakasleak. “Eguraldia ere gure alde izan dugu egunean zehar”.

Egoitzan bukatu ostean, hamaiketakoa hartu zuten Ermitabarriko frontoian bertan eta atsedenaldiaren ostean kantuei berrekin zieten Elorria eta Ibarra auzoetako inguruetatik.

 

Zeberioko eskolako haurrak Santa Ageda abestera irten dira, auzoz auzo

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak