→Zeberio

Auto biren arteko istripu batek hildako bat utzi du Zeberioko Bi-3524 errepidean

Auto istripua // Bizkaiko Suhiltzaileak

57 urteko lagun bat hil da eta beste bat zauriturik suertatu da Bi-3524 errepideko 15. kilometroan aurrez aurreko auto istripua izan eta gero, Artea noranzkoan. Lekukoen arabera, kurbaz betetako zonaldea da eta zendu den lagunaren autoak ibilgailuaren kontrola galdu du. Sos Deiak azaldu du ezbeharraren ondorioz noranzko bien trafikoa eten dutela emergentzia zerbitzuek eta Segurtasun Sailak zonaldean tentuz gidatzeko abisua eman du.

Auto Istripua // Bizkaiko Suhiltzaileak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak