→Zeberio

Zeberiotarrek BakQ orotariko giltza eskatu dezakete udaletxean

ugao it txartela ikastaroa 2018 ordenagailua argazkia Glenn Carstens Peters Unsplash

Zeberioko Udalak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, JustiziaEus, Osakidetza eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko orotariko giltza eman dezake euskal administrazio publikoetako kontsultak eta tramiteak online egin ahal izateko.

Internet erabiltzailea // Utzitakoa

Zeberioko Udalak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, JustiziaEus, Osakidetza eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko orotariko giltza eman dezake euskal administrazio publikoetako kontsultak eta tramiteak online egin ahal izateko. Orotariko giltza hau ordenagailuetan, telefono mugikorretan eta tabletetan erabili daiteke, sistema eragilea edozein delarik eta ezertxo ere instalatzeko beharrik egon barik.

Identifikazio eta sinadura elektronikoko medio honek identifikadore bat (erabiltzailea, bere NAN zenbakiarekin) eta autentikazio faktore bi dauzka: zortzi karakterreko pasahitza eta 16 posizioko koordenatu jokoa edo telefono mobilean SMS bidez jasotako mezua.

Nola eskuratu BakQa

BakQ eskuratzeko, lehenik eta behin, Zeberioko udaletxera deitu behar da (946 481 079) edo e-postara idatzi (udala.zeberio@bizkaia.org). Aurretiko zita eskatu ostean, udaletxera jo eta hurrengo baldintzak bete beharko ditu interesdunak:

  • Identifikazio agiria aurkeztu: NANa/AIZ/Pasaportea
  • 16 urtetik gorakoa izatea
  • Posta elektronikoko helbidea izatea
  • Telefono mugikorra izatea

Informazio gehiago Izenpe webgunean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak