→Zeberio

Emakumearen ahalduntzea helburu duen Berdintasun Plan berria du Zeberiok

Aterpeko zutabeak ortzadarraren kolorez margoztuta / Geuria

Zeberioko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana. Hori da plan berri honi eman dioten izen osoa eta honako eremuetan eragin gura du: gobernu ona sortzea, emakumeak ahalduntzea, ekonomiak eta gizarte-antolakuntza eraldatzea eskubideak bermatzeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea lortzea.

Plana 2024ra arte egongo da indarrean. Lau esku-hartze esparru horien barruan, hamar programa eta 40 ekintza zehazten ditu txostenak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak