→Zeberio

Bi-3524 Errepideko lanak hasiera batean adostutakoa baino hilabete bat lehenago bukatzea espero du Zeberiok

Errepide nagusiko lanak, Aresandiaga auzoan // Geuria

Karlos Idirin alkateak adierazi du Ugaotik Arteara doan errepideko lanak hasiera batean iragarritako zortzi hilabeteak baino lehenago bukatzeko aukera dagoela egungo erritmoak aurrera egiten jarraitzen badu: “Lanak martxa onean hasi dira eta erritmo honetan jarraituz hilabete bat laburtu daitezke”. Hala ere, alkateak jakinarazi du kontuan izan behar dela neguan sartzen ari garela eta horrek ondorioak izan ditzakela lanaren erritmoan. Zeberiotar askok behin-behineko semaforoek eragiten dituzten itxaronaldiak sufritzen dituela adierazi du Idirinek: “Obretan dauden errepide zatiak ondo lotuko dira eta gidariek benetan eskertuko dute: Elorrebieta auzoko errepide zatian bereziki istripuak gertatu ohi dira hezetasun asko egoten baita neguan zehar eta labain egiteko arriskua oso handia delako“.

Bi-3524 errepidea konpontzeko obra bi hauen artean 4.316.137 euro bideratuko dira guztira (Ugaotik Arteara doan tartea) eta egungo egoerak aurrera egiten badu 2021eko uda baino lehen prest egongo litzateke errepidea.

Gaur egungo lanen zatia, urdinez marraztuta // Foru Aldundia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak