→Zeberio

Bideoa | Zeberioko Ermitabarrin gogoz ospatu dituzte San Antonioak

Joan den asteburuan Zeberioko Ermitabarrin izan da GEURIA, bertako auzotarren jaiak zelan ospatzen zituzten ikusten. Zapatuan bertan hurbildu ginen frontoira, bertan herri-bazkaria egin baitzuten eta 100 lagun baino gehiago hurbildu ziren entsalada, marmitakoa eta arroz esnea jatera.

Beste batzuek tiro-zelaira joatea erabaki zuten, 16:00ak aldera, ‘Bowling for Columbine’ kutsuagaz (baina Zeberioko ukitua sekula galdu barik). 50 urte tiroak botatzen eman dituen Angel Aguirre basauriarraz berba egiteko parada izan genuen platerak aldatzen ari zela eta bere esperientziaz zein plater tiroaren inguruko solasaldi txikia izan genuen.

Bertan, eguzkia, trumoiak eta euria tiroen gainean gailendu ziren baina ez zen problema izan bertara hurbildu zirenentzat. Kalteak sufritu zituztenak platerrak eta batzuon entzumena izan zen ‘soilik’.

Argazkiak | Herri-bazkaria eta tiroak egin dituzte Zeberioko Ermitabarriko San Antonioetan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak