→Zeberio

Candinara irteera egingo du Austarri mendi talde zeberiotarrak urtarrilaren 19an

Oriñonetik Laredora egingo du Austarri Mendi Taldeak irteera, Candina menditik pasatuz / Austarri Mendi Taldea

Kantabria aldera joko du Austarri Mendi Taldeak urtarrilaren 19an, igandean, zehazki, 480 metroko Candina mendira. Kantauri Kostaldeko mendi karstikoa da Candina. Garaiera handia ez izan arren, balio ornitologiko handia du mendiak, baita botanikoa ere. Izan ere, Candina-ra bertaratzen denak, babestutako hegaztien espezieak eta arteak, haritzak, haginak eta abar ikusi ahal izango ditu.

Irteera Oriñonetik egingo da, eta Candina-tik pasatuz, Laredora heltzea da helburua. Bi itinerario egongo dira. Bata laburra, 8km ingurukoa, eta bestea, luzeagoa izango dena, 11km-koa. Pertsona bakoitzak erabaki ahal izango du zein ibilbide egin nahi duen.

Oriñonerako autobusa Zeberioko plazatik irtengo da goizeko 08:00etan. Bazkideek 8 euro ordaindu beharko dute helduak izatekotan eta 4 euro umeak badira. Besteek, aldiz, 10 eta 5 euro ordaindu beharko dute.

Irteeran parte hartzeko izena eman ahal izango dute interesatuek urtarrilaren 16ra arte. Izen-ematea Mendi Taldearen lokalean, ostiraletan, arratsaldeko 20:00etatik eta 21:00etara egin daiteke. Baita austarrimenditaldea@gmail.com-era mezua bidaliz eta 665 735 054 / 656 415 597 zenbakietara deituz ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak