→Zeberio

Ermitabarriko Gesala eta Olabarriko zubiak konpondu ditu Udalak

Oinezko bi, Gesala auzoan // Geuria

Ermitabarriko Gesala auzoko harrizko zubiari baranda berria jarri dio Udalak auzotarren eskakizunak jaso ostean: “Zubitik errekara dagoen jausia nahikotxoa da, eta egurrezko baranda bat ezarri dugu, sortu daitezkeen ezbeharrak ekidin ahal izateko”, izan dira Karlos Idirin alkatearen hitzak. Guztira 1.800 euro bideratu ditu Udalak egokitze-lan hauek burutu ahal izateko. “Jende asko ibiltzen da Gesala auzotik eta neuri hauek hartuko ez bagenitu, ezbeharrak gertatzeko arriskua egongo litzateke”.

Gesalako zubiaren baranda // Geuria

Artzubiko zubiarekin egin zen era berea, Olabarriko zubi erromanikoan ere mantentze-lanak egiten ari dira. Momentura arte, zubi gaineko sastrakak kendu eta zubia garbitu dute Udaleko langileek eta alkatearen hitzetan, datorren urtera berrira berritasun batzuk izango ditu antzinako zubi honek: “Zubiaren historia azalduko duen informazio panel bat eta argiteri sistema berezi bat jarriko diogu zubiari, gauen ere ikusgarri egon dadin”. Panela eta argiteria berria datorren urteko hasieran jarriko direla azaldu du Idirinek. 3000 euroko kostua izango du eraberritze honek.

Olabarriko zubia // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak