→Zeberio

‘Frontoiko Topaketak’ antolatu dituzte umeentzat Zeberioko Zubialde auzoko frontoian

Ekainaren 20an, 21ean, 22an eta 23an Frontoiko Topaketak antolatu dituzte Zeberioko Zubialde frontoian, 17:00etatik 19:00ak arte

Haurrak, jokoan // Geuria

Ekainaren 20an, 21ean, 22an eta 23an Frontoiko Topaketak antolatu dituzte Zeberioko Zubialde frontoian, 17:00etatik 19:00ak arte. Guztira 24 haurrentzako lekua egongo dela iragarrri dute Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubetik: “Saio hauetan monitore bi izango ditugu eta bakoitzak 12 umeen ardura hartuko du”.

Haurrak jokoan, Zeberioko I. Pelota Egunean // Geuria

Herri kirolaren aldeko jarduera hauetan pala, zesta-punta eta eskupilota landuko dute gaztetxoek, eta joan den Aste Santuko kanpusean egin zuten bezalaxe, sentsibilizazio jolasetan parte hartuko dutela azaldu du Beñat García monitoreak: “Aste Santuko kanpusean ikusmenik ez zuen ume baten azalean egoteko aukera izan zuten ikasleek eta begiak estalita landu genuen jokoa, inolako arazorik ez duten haurrek daukaten zorteaz jabetu jabetu eta horren inguruan hausnarketa egin ahal izateko”.

Ume bakoitzeko 50 euro ordaindu beharko dute gurasoek edo haurren arduradunek eta haur bakoitzaren anai-aizpak edo neba-arrebak %20ko beherapena izango duela gehitu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak