→Zeberio

Gau Beltza antolatu du Zeberion Txubelasu Guraso Elkarteak

Urterik urtera gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Gazte koadrilak elkartu, kalabazak (edo arbiak) hustu, kandelak sartu barruan, kalerik kale ibili beste batzuk beldurtuz… Ameriketatik ekarritako jaia dela pentsatu daitekeen arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, eta oinarri-oinarrian, film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik ez oso urruti.

Zeberion ‘Gau Beltza’ antolatu du hilaren 31an Txubelasu Guraso Elkarteak “Beldurrak piztu, iluntasuna bizi” lemapean, eta arratsalde pasa egingo dute Zubialdeko plazan. 17:30etik aurrera kalabaza eta makillaje tailerrak, gaztaina erreak eta eskulanak egiteko aukera egongo da bertan, iluntzen duenerako dena prest egon daiten. Guraso Elkartetik jakinarazi dutenez, kalabaza tailerrean parte hartu nahi duenak etxetik eraman beharko du berea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak