→Zeberio

Herritarren konpromisoa txalotu du Udalak, Zeberioko jaiak ez ospatzeagatik

Zeberioko 2019ko Sandoniak // Geuria

Aurtengo Sandoniak irailaren 2tik 7ra ospatu behar ziren, baina Covid-19ak sortutako egoera dela eta, bertan behera utzi behar izan ziren Zeberioko jai nagusiak, guzti horrek dakarren ondorioekin. Hala ere, Karlos Idirin alkatea eta Jon Etxebarria zinegotzia pozik agertu dira herritarrek ospatu ez diren jai hauetan izandako jarrerarekin: “Zeberioko Udaletik herritarren jarrera zoriontzea gustatuko litzaiguke”, azaldu du Karlos Idirinek.

“Sandonien asteazkenean uste baino jende gehiago egon zen herriko plazan, baina Jaurlaritzak esandakoa errespetatuz” adierazi du Etxebarriak. “Indaben egunean, tradizioa jarraitzen duen jendearen artean bazkari txikiren bat egon da, baina talde oso txikietan eta ez da jenderik metatu Jaurlaritzak ezarritako neurriak jarraitu direlako”, azaldu du alkateak.

 

“Beste urte batzutan gure herriko jaiak ospatu ahal izango genduzan egunotan, Zeberioko herritarrak eredugarritasunez portatu dira. Norberak bere burua zaindu eta inguruan doguzanak jagoteko borondatea nagusitu da. Alkar zoriondu behar dogu egun honeetan alkartasun-eta konpromiso-zentzuz jokatzeagatik. Zorionak bihotz-bihotzez!”

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak