→Zeberio

‘Jaten den Zientzia’ tailerra antolatuko dute Zeberioko Gaztelekuan

Zeberioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Nerbioi-Ibaizabal Gaztediren babesarekin Jaten den Zientzia tailerra antolatuko du Gaztelekuan, otsailaren 27an, martxoaren 6an, 13an eta 27an.

Krispetak // Utzitakoa

Zeberioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Nerbioi-Ibaizabal Gaztediren babesarekin Jaten den Zientzia tailerra antolatuko du Gaztelekuan, otsailaren 27an, martxoaren 6an, 13an eta 27an. “Eguzkiarekin elikagaiak sukaldatu daitezke?”, “Nola da posible denbora luzean elikagaiak kontserbatzea?”, “Benetan ezagutzen al duzu jaten duzun hori?”, “Zergatik eta nola lehertzen dira arto-krispetak?”. Inoiz era horretako galderak egin badiozkiozu zure buruari, hauxe da tailer egokia. Ikastaro honetan sukaldaritzako errezetak zientzia-esperimentu bihurtuko dira eta sukaldaritza tradizionala eta garaikidearen atzean dagoen zientzia erakutsiko zaie herriko gazteei.

12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako ikastaroak lau eguneko iraupena izango du guztira, saio bakoitza 18:00etatik 20:00ak artekoa izanik. Izen ematea udaletxean egingo da, azken eguna otsailaren 24a izanik.

Osasun sailak ezarritako neurriak errespetatu beharko dira. Horregatik, tailerreko edukiera mugatua izango da.

Bestelako tailerrak, Hego Uriben

Zeberioko ‘Jaten den Zientzia’ ikastaroaz gainera, Zientzia eta Teknologia tailerrak antolatuko ditu Bizilabe Nerbioi-Ibaizabalek Zeberion, Ugaon, Arrigorriagan, Zaratamon, Basaurin, Etxebarrin eta Galdakaon.

Zientzia- eta teknologia-tailerrak antolatuko dituzte Hego Uriben gazteei zuzenduta

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak