→Zeberio

Juanjo Hidalgok bisita gidatu berriak antolatu ditu Zeberioko Ermitabarri auzoa ezagutzeko

irailaren 12an Juanjo Hidalgo arkeologo, historialari eta irakasle laudioarra berriro bueltatuko da Zeberioko Ermitabarri auzora, bertako historia Olabarrietako Santo Tomas. Fedearen Bitartez Boteretik Heztea izeneko bisita gidatuen bidez auzoko bazterren istorioak ezagutaraztera.

Juanjo Hidalgo // Geuria

Uztaila eta abuztuko bisiten ostean, domeka honetan, irailaren 12an Juanjo Hidalgo arkeologo, historialari eta irakasle laudioarra berriro bueltatuko da Zeberioko Ermitabarri auzora, bertako historia Olabarrietako Santo Tomas. Fedearen Bitartez Boteretik Heztea izeneko bisita gidatuen bidez auzoko bazterren istorioak ezagutaraztera. Bisitak kilometro bateko distantziako ibilbidea dauka eta Olabarrietako Santo Tomas elizaz gainera, Ermitabarriko zonalde esanguratsuenak erakutsiko dizkie bisitariei.

Juanjo Hidalgo, Olabarrietako Santo Tomasen, Zeberion // Geuria

Hurrengo eta azken txanda urrian antolatuko du Ondarearen Europako Jardunaldietan Bizkaian, eta bisita gidatuaz gainera, bestelako sopresak ekarriko dizkigu udazkenera begira. Bisita gidatuetan izena emateko jo webgune honetara.

Juanjo Hidalgo: “70 bat auzoz eta 15 baselizaz osatutako unibertsoa da Zeberio. Non ikus daiteke hori?”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak