→Zeberio

Karlos Idirin EAJko alkategai izango da berriro Zeberion

Egungo alkateak, Karlos Idirinek, maiatzaren 26an ospatuko diren udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du, Zeberioko bazkide jeltzaleen babesa jaso eta gero.

Karlos Idirin Gorrotxategi, EAJko alkategaia / Euzkadi Buru Batzarra

Egungo alkateak, Karlos Idirinek, maiatzaren 26an ospatuko diren udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du, Zeberioko bazkide jeltzaleen babesa jaso eta gero. “Zeberioztarren bizi kalitatea eta ongizatea hobetzeko lanetan jarraituko dugu, azken agintaldi honetan egin bezalaxe. Interneterako puntako konexioa ekarri dugu Zeberiora, bai eta auzo ezberdinetarako irisgarritasuna narbamen hobetu ere. Datozen urteei begira, zenbait proiektu lantzen ari gara dagoeneko: Aresandiagatik Ugaora arte doan oinezkoentzako bidea eraikitzea edo Zubialdeko plazaren berregituraketa, oinezkoei lehentasuna emateko”, aurreatu du alkatateak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak