→Zeberio

Liztor asiarra eta erleen inguruko berbaldia antolatuko du Zeberioko Udalak

Hitzaldi honetan liztor asiarrak eragiten dituen arazoak eta bertako erleengan sortzen duen eragin negatiboa izango dira mintzagai.

Liztorra // Geuria

Zeberioko Udalak, Gorbeialde landa garapeneko alkartea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Liztor asiarra eta erleen inguruko berbaldia antolatuko du otsailaren 13an, 11:00etan, Hogarrean (plaza). Hitzaldi honetan liztor asiarrak eragiten dituen arazoak eta bertako erleengan sortzen duen eragin negatiboa izango dira mintzagai. Gero eta ezagunagoa den arazo honi aurre egiteko tranpen inguruan arituko dira mintzalariak.

Sarrera doakoa izango da eta izena ematea ez da beharrezkoa izango, edukiera bete arteko jarduera izango da eta.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak