→Zeberio

Argazkiak | Olentzerok bueltan eraman du ikatz zakua eta opariak ekarri dizkie herriko umeei, frontoian

Olentzero, opariak banatzen // Geuria

Frontoiko argiak piztu direnean, Olentzero Zubialdeko aulki batean eserita agertu da, laguntzaile batzuekin batera. Beste urte batez, Olentzerok ez du hutsik egin urteroko hitzordura. Frontoian lekua egon da bertara gerturatu diren herriko ume guztientzat eta Olentzerok gozokiak eman dizkie denei. Koronabirusak baldintzatutako ekitaldi xumean, maskara zuria jantzi du Olentzerok  hitzordua izan du herriko umeekin ordu erdiko iraupena izan duen ekitaldian.

Herriko txikienek hainbat abesti kantatu dizkiote Euskal Herriko ikazkin famatuenari eta ekitaldia bukatu bezain pronto gozoki poltsak eman dizkie.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak