Azaroaren 1ean, Domu Santu Egunean, Perretxiko-Erakusketa antolatu du Austarri Kultur Elkarteak Zeberioko Udalaren laguntzagaz 12:00etatik 15:00rak arte. “Hiru urte dira Perretxikoen Erakusketa antolatzen ez dugula, Covid19aren aurreko urtean perretxiko gutxiegi zeudelako”, azaldu dute elkarteko kideek. “Elkarteko kideek eta lagunek aurten Zeberio inguruetako perretxiko gutxi bildu baditugu ere, asmoa horiekin erakusketa prestatzea da Eskola Zaharreko plazan”. Antolatzaileek aurreratu dute txosna txiki bat jartzeko asmoa dutela.

Perretxikoen bila // Geuria
