→Zeberio

Prozesu partehartzailea martxan jarri du Zeberiok 2021eko aurrekontuei begira

Zeberioko udaletxea // Geuria

Zeberioko Udalak martxan jarri du 2021eko aurrekontuetarako prozesu partehartzailea. Iradokizunak modu bitan egin ditzakete herritarrek: udaletxeko postontzian utziz edota Zeberioko Udal webgunearen bidez. Iradokizunak jasotzeko azken eguna abenduaren 15ean izango da eta urte barruan jasotakoak bereziki kontuan hartuko direla adierazi du: “Urtean zehar elkarte eta norbanako batzuekin datorren urteko aurrekontuen inguruan hitz egin dugu jadanik eta beraue forma eman diet. Datorren urterako bestelako gai batzuk aurreragorako utziko ditugu, aurten hainbat murrizketa izan ditugulako”, azaldu du Zeberiokoak. Alkatea prest egongo da udaletxera hurbilduko diren herritarrei aurrekontuen inguruan hitz egiteko, abenduaren 15era arte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak