Ermitabarri auzoko San Antonio ermita eraberritzeko obrak bukatu ditu Zeberioko Udalak.
Besteak beste, erretaula biak zaharberritu dituzte, zorua guztiz berritu dute, ermita barruko hormako harriak garbitu eta bistaratu dituzte, kanpoko burdin-hesia indartu dute eta amaitzeko ermitako sabaia eta hesia bera margotu dituzte. Era berean, barruko zein kanpoko argiteria hobetu dute. Guztira 75.000 euro inguru inbertitu ditu Udalak obra honetan: 30.000 euro 2017an eta 45.000 euro 2018an.
Ermitaren eraberritzea ekainaren 13an, asteazkenez, inauguratuko dute, San Antonio jaien egitarauaren barruan.
Inaxio Perurena, jaietan
Ekainaren 8tik 13ra bitartean ospatuko dira San Antonio jaiak. Antolatu dituzten jardueren artean nabarmentzekoak dira Lurretik Zerura, kutxen eskalada ekainaren 9an eta Herri Kirolen emanaldia Inaxio Perurena eta Asier Pellejoren eskutik ekainaren 10ean. Jaietako egun nagusia ekainaren 13a izango da, San Antonio eguna.
SAN ANTONIO JAIAK 2019 – EGITARAUA
EKAINAK 8, ostirala
18:00 Txupinazoa
18:30 Pilota partiduak
20:00 Tortilla txapelketa
20:30 Sari banaketa
21:00 Sardina-jana
21:30 Parrapas erromeria
EKAINAK 9, larunbata
12:00 Puzgarriak eta tailerrak
13:30 Poteoa
14:30 Herri bazkaria
15:30 Plater tiroa
16:00 Puzgarriak eta tailerrak
18:00 Lurretik Zerura: kutxen eskalada
18:30 Boloak
19:30 Herri merienda
20:00 Elektro Txufla kaleko banda
22:00 Ou Mama!
01:00 Txokolatada
*80. hamarkadako jaia. Mozorrotu aro horretako jantziekin, hoberenak saria jasoko du
EKAINAK 10, igandea
12:00 Helduen Pato lasterketa
12:15 Umeen Pato lasterketa
13:30 Herri Kirolak: Inaxio Perurena eta Asier Pellejero
18:30 Kontzertua: Mamagigis
EKAINAK 13, asteazkena
12:30 Meza ermitan
13:00 Luntxa
