→Zeberio

Santa Ageda eta Puxigangak ospatuko dituzte Zeberioko eskolan, segurtasun neurri guztiak betez

Zeberioko eskolako Nuria Korta zuzendariak iragarri du aurten Santa Ageda herriko kaleetan barrena ospatuko dutela, modu berezian bada ere

Santa Ageda eguna, Zeberion. Artxiboko argazkia // Zeberioko eskola

Zeberioko eskolako Nuria Korta zuzendariak iragarri du aurtengo Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, Santa Ageda herriko auzoetan barrena kantatuko dutela dutela haurrek, modu berezian bada ere: “Zikloka irtengo gara Zeberioko auzoetan barrena, burbuila taldeak mantenduz, Santa Ageda abestia kantatuz”. Zuzendariak adierazi du segurtasun neurriak errespetatuko direla eta kaleetan jende gutxi ikusiko bada ere, distantziak mantenduko dituztela ziurtatuz.

Zeberioko Puxigangak, artxiboko argazkia // Zeberioko eskola

Barrutiko Puxigangak

Aurtengo inauteriek ere, formatu berezian bada ere, aurrera egingo dutela iragarri du zuzendariak: “Hirugarren zikloko ikasleak Gorbeialdeko Parke Naturala proiektua lantzen ari dira, eta bertan Gorbeialdeko mitologia landu dute, besteak beste”. Kortaren hitzetan, aurten ere Juan Manuel Etxebarriaren presentzia telematikoa izan dute eskolako haurrek (online formatuko hitzaldiak emanez). Etxebarriak Gorbeialdeko ipuinak kontatu dizkie gaztetxoei.

Gauzak horrela, inauterietan murgilduta, euskal mitologiarekin zerikusia duten mozorroak egongo dira eskolan: “Aurtengo inauteriak eskola barruko kontua izango da. Pena da gainontzeko urteetako montaje izugarria ez dugulako izango, baina Koronabirusak eragin duen egoera berri honetara moldatu behar gara”, adierazi du Kortak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak