→Zeberio

Tamaina handiko hondakinen bilketa hilean bi aldiz egingo dute Zeberion

Tamaina handiko hondakinak, Zeberion // Geuria

Altzariak, etxetresna elektrikoak eta bestelako tamaina handiko hondakinak hilabeteko bigarren eta laugarren ostegunean jasoko dituzte Zeberion.

Bilketa aurreko eguneko 20:00etatik bilketa eguneko 08:00ak arte utziko dira hondakinak edukiontzi edo kontainer arrunten alboan. Zeberioko Udalak 900 840 230 doako telefono zenbakia eskuragarri jarri du herritarrentzat, sortu daitezkeen zalantzak argitzeko.

Udaltalde21eko bilketa-zerbitzuak hondakinak jaso eta Berziklatu hondakinen tratamendu plantara eramango dituzte, bertako gizarte bazterkeri arriskuan dauden langileek trata ditzaten. Berreskuratu daitezkeen zatiak berziklatuko dituzte bertan eta gainontzekoak berziklatu daitezkeen piezetan banatu eta berreskuratuko dira.

Edukiontziak, Basaurin // Geuria

Zeintzuk dira tamaina handiko hondakinak?

ALTZARIAK: armairuak, oheak, koltxoiak, somierrak, sofak, sukaldeko armairuak, harraskak, mahaiak, aulkiak, komuneko altzariak… etab.

ETXETRESNA ELEKTRIKOAK: garbigailuak, ontzi-garbigailuak, hozkailuak, sukaldeak, labeak, lehorgailuak, mikrouhin labeak, estufak, xurgagailuak, berogailuak, ke-erauzgailuak, josteko makinak… etab

BESTELAKOAK: lanparak, koadroak, ispiluak, bizikletak, maletak, haurren kotxetxoak, jostailuak… etab.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak