→Zeberio

Wifi irekia zabaldu dute Zeberioko Gaztelekuan, frontoian, kultur etxean eta plaza inguruan

Wifi sarea osatzen duten igorgailuetako bat / Geuria

Ekainaren 19tik martxan dago Zeberioko plaza inguruko wifi libre berria. Wifi igorle eta hartzaile diren tresna batzuen bidez wifi sarea sortu dute. Horrela, puntuak elkar lotuta, wifi seinalea batetik bestera eraman dute. “Orain arte ez zegoen wifi seinale irekirik plazan, soilik udaletxeko atarian eta bertara inguratzen ziren herritar batzuk; ikasketa-gelara ez zen sarea haltzen”, diote udal ordezkariek.

“Ikasketa-geletara heltzea garrantzitsua zen: unibertsitatean sartzeko azterketak eta oposaketak prestatzen ari diren herritarrak ditugu. Horiek eskertuko dute”. Ekainetik aurrera wifia modu librean erabilgarri dago plaza inguru guztian: gaztelekuan, frontoian, aterpean, kultur etxean, udaletxean…

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak