→Zeberio

Zeberioko Bi-3524 errepidea guztiz itxiko dute Areiltza auzoan, abuztuaren 28 eta 29an

Bi-3524 errepideko lanak, artxiboko irudia // Geuria

Datorren abuztuaren 28ko 08:00etatik 29ko 20:00ak arte Zeberioko Bi-3524 errepidea itxiko dute 17+900 Kilometro puntuan, Areiltza auzoan. Arrazoia auzoan bertan kokatutako zubi baten hondoratzea izan da: “Langileak abuztuan egon dira zubia konpontzen eta orain bertatik igarotzen den errepidearen lanak egokitu behar dira”, azaldu du Karlos Idirin Zeberioko alkateak. “Hori dela eta Bi-3524 errepidea guztiz itxita egongo da Areiltza auzoan zapatutik domekara eta bertatik igaro behar diren ibilgailuek bestelako bide bat aukeratu beharko dute data horien artean”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak